Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Berastegi
2008ko azaroak 21, Ostirala

;2008-05-10;Ibilaldi neurtuaren balorazioa. Berastegi Basurde kirol elkarteko antolatzaileek eskerrak eman dizkie ibilaldia aurrera atera zedin lan egin zuten guztiei.

Ibilaldi neurtuaren balorazioa

Berastegi Basurde kirol elkarteko antolatzaileek eskerrak eman dizkie ibilaldia aurrera atera zedin lan egin zuten guztiei.

a. imaz

Basurde kirol elkarteko kideek iragan igandean antolatu zuten Berastegiko XVI. Ibilbide Neurtuaren emaitzak plazaratu dituzte.

Basurdeko kideen esanetan, 300 mendizale bildu ziren ibilaldian eta hauetatik 22 bakarrik ez ziren iritsi helmugara. Horretaz gain, e-mail bidez izena emateko aukera jarri izana arrakastatsua izan zela aipatu dute.

Partaideak Euskal Herriko txoko askotatik hurbildu zirela ere aipatu dute balorazioan: Nafarroatik 13; Arabatik 2; Bizkaiatik 2 eta gainontzeko guztiak gipuzkoarrak izan dira.

Eskerrak laguntzaileei

Basurde kirol elkartekoek lehenik partaideei eskerrak eman nahi izan dizkie. Ondoren ibilaldi neurtua burutu zedin lan egin zuten guztiak eskertu dituzte: «babesleen eskuzabaltasunari, Berastegiko Udalari, Berastegiko Babes Zibileko taldeari eta antolatzaile lanetan aritu eta murgildu diren beste hainbat herritarrei eskerrak ematen dizkiegu, eurek gabe ez baitzen posible izango Ibilaldi Neurtua aurrera ateratzea».

Ondo egindako gauzekin gustura, Basurde kirol elkartekoEk XVII. mendi martxa prestatzen hasteko parada dute.

Agenda

Azoka

Liburu Azoka
TOLOSA, San Frantzisko pasealekua - 2008-11-21

Musika

Fiachras eta Mahaster river
TOLOSA, Bonberenea - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.