
tolosa
Tolosaldean bidegorria zabaltzen ari da: Erabiltzen edo erabiliko al duzu?
Jasotako botoak: 69
| Bai, lanera joateko. | ||
| Bai, kirola egiteko. | ||
| Ez, edo oso gutxitan. |
Beņat | 2008-09-16 15:32:26
Eta Billabonara noiz luzatuko da bidegorria???? Dagoeneko Asteasura in da ta Tolosara oaindik ez. Proiekturen bat ez al dao?
Nineu | 2008-06-26 09:59:14
Noski bidegorria kirola egiteko dela, baina ez zikloturista moduan edo entrenamenduak egiteko. Bizikletan lasai ibiltzeko eta oinez edo korrika ibiltzeko ere bada eta elkar errespetatzen ez bagara, jai dugu. Eta akatsei buruz, ni bizikletaz eta oinez ibiltzen naiz bidegorrian eta aste bukaeratan zikloturistek (denek ez baino askok bai) duten jarrera ez zait oso egokia iruditzen, elefanteak katxarreri batean bezala ibiltzen dira.
kirolaria | 2008-06-21 11:12:03
kaixo nineu! bide gorri bat kirola egiteko ez bada eta batipat bizikletan ibiltzeko ez pada, esaidazu zertarako den orduan. eta asteko lehenbizi norberaren akatxak hobe izaten da ikustea besterenak ikusi aurretik.
nineu | 2008-06-13 10:48:29
noiztik dira bidegorriak kirola egiteko? txirrindulariek aurpegi handia dute: errepidean nahi dutena egiten dute (zebrabideak ez dira existitzen beraientzat, "fila indian" ez dira ibiltzen, semaforoak beti berdean dituzte ...) eta gero besteoi kontuak eskatzen dizkigute.
XABIER | 2008-05-09 20:29:02
Bidegorria deitu bearren azera gorria deitu beharko litzaioke egiten hari diren bide horri. Argi dagoena zera da, txirrindulari batek ezin duela erabili kirola egiteko. Gainera lehen errepidea estua edo "arzenik" ez bazen, orain are gutxiago. Ideia oso ona izango zen, baina egin den moduan eginda erabiltzaile bakarrak oinezkoak izango dira, txirrindulariok lehen baino errepide zabalera txikiagoarekin geratuz
koxme olasagasti | 2008-04-15 21:47:09
Arramelen aparkalekuarekin arazo larria dagoela gauza jakina da, bertako bizilagunak 2. mailakoak gara, bizilagunak ez dute lekurik aparkatzeko eta hori gutxi balitz, hamaika mespretxu pairatu beharra, larriena leku ezean aparkatzeko aunitz toki desagertarazi inora ez doan bidegorri batengatik, Voith-eko obretara zuzenean, zein motatako broma edo iseka da hau. Txantxa giro hontan bertako bizilagunak ez dugu OTA zerbitzua merezi eta edozein etor liteke aparkatzera (nola lekua soberan dugun), ZERGATIK TORTURA sistema hau Arrameleri (Txinatar Auzoari). Bestetik, Inauterietarako erabilitako konparsak hiruzpalau hilabete aparkaleku bat kenduz, eta bizilagunei aldiz multaz josi, errezeta bikaina, gastronomia bultzatzen ari garen hiri honetarako. Arkume, txuleta, arrautz, feriak, eta bigarren mailako tolosarrentzat feria noiz? Gora Txinatar Auzoa
MIKEL LASA | 2008-04-13 11:37:11
oinezkoa bat: alegiatik ordiziara doan zatian oinezkoek debekatuta dute ibiltzea, begiratu bertako seinalea (seinale borobil urdina). Zuk diozun zatian arrazoi duzu esaten duzunarekin baina oinezkoentzat bide erdia dagokie eta bizikletazaleoi beste erdia. Betetzen al dute oinezkoek hori? bistan da ezetz.
Oinezko bat | 2008-04-11 17:23:27
Bidegorri horretan oinezkoek dute lehentasuna eta bizikletan ibiltzen direnek, gehienez ere ehuneko 20ko abiadura har dezakete. (Irakurri albistea). Beste kontu bat da, "gauza batzuk" gaizki daudela eginda (eta hala da), arrisku asko ikusten ditudalako bidegorri horretan, baina ez dut uste dena diputazioaren esku dagoenik. Bizikletazale, sentitzen dut halako oztopoak izatea...
mikel lasa | 2008-04-10 19:38:23
demostratu kazetariak zaretela eta ez funtzionarioak, joan bertara asteburu batean eta ikusi eta jakinerazi irakurleei diputazioaren gezurrak. Bertatik oinezkoak bakarrik dabiltza, seņalizazioaren arabera debakaturik dutenean, eta bizikletazaleok bitartean kotxeekin borrokan errepide, orain, estu estu batean
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi tolosaldean@tolosaldekohitza.info helbidera.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.