
2006-05-09 | 16:32:25
Kirolak
Basoetatik barna, XIV. Ibilaldi Neurtua egingo dute igandean
Basurde elkarteak antolaturiko ibilaldiak 30 kilometroko luzera eta 1.350 metroko igoeraren desnibela izango du
Igande honetan, Basurde elkarteak antolatuta, Berastegiko Basoetatik 14. Ibilaldi Neurtua egingo dute. 07:00etan irtengo dira parte-hartzaileak Berastegiko plazatik eta 30 kilometroko bidea egin ondoren 8 ordu ingururen bueltan iritsiko dira berriro ere Berastegira.
Ibilbidean zehar mendizaleek kontroletatik igaro beharko dute eta igarotako denbora zehaztutako epearen baitakoa izan beharko du. Halaber, gutxienez 6 ordu eta erdi eta gehienez 8 ordukoa izan beharko du ibilaldi osoa egiten igarotako denborak. Ondorengo puntuak igaroko ditu ibilaldi neurtuak: Erroizpe (Larte), Boketea, Ulizar, Urto, Plazaola, Ipuliņo, Gorosmendi eta San Lorentzo. Azken puntu horretatik, hau da, San Lorentzotik Berastegirantz jarraituko du bideak bertako plazan amaitzeko. Ibilaldiko unerik gogorrena eta garaiena Ipuliņoko punta izango da, baina kontuan hartu beharko dira baita ere Larte, Ulizar eta San Lorentzo ere. Bestalde, jatekoa eta edatekoa ez da faltako, hiru gune jarriko baitituzte horretarako, eta edozein larrialdi gertatuz gero ere, bertan izango da Gurutze Gorria ibilaldiak iraun bitartean.
Ibilbide Neurtua amaitzen duten guztiei diploma bat emango zaie norberaren izenarekin, eta guztien artean mendiko materiala zozketatuko da.
Berastegiko 14. Ibilaldi Neurtuan parte hartu nahi duenak izena emateko 943 68 35 35 zenbakira deitu beharko du, edo bestela igandean bertan egin ahalko du hasi aurretik 6:00etatik aurrera. 5 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek.
zenbait datu
izen-ematea: 943 68 35 35 zenbakian.
Ibilaldiko egun berean, 06:00etatik aurrera.
45 euro ordainduko dira.
ibilaldia
Luzera: 30 kilometro.
Desnibela: 1.350 metro.
Ibilbidea: Berastegi, Erroizpe (Larte), Boketea, Ulizar, Urto, Plazaola, Ipuliņo, Gorosmendi, San Lorentzo eta Berastegi.
Denbora: 6 ordu eta erdi gutxienez eta 8 ordu gehienez.
Anoa guneak. Ulizar, Urto, Gorosmendi eta Berastegin, jan eta edateko aukera.
MAIALEN UGARTEMENDIA ALBISU | 2008-05-03
Berastegiko martxak berezitasun handia du, herri giro aparta formatzen baita eta horrek beste gozotasun bat hematen dio bidean jarraitzeko.
Ixiar Leunda Iztueta | 2008-04-27
maiatzaren 4rako mendi martxarako izen ematea
Mikel Leunda Iztueta | 2008-04-27
maiatzaren 4rako mendi martxarako izen ematea
jon leunda iztueta | 2008-04-27
maiatzak 4 ko mendi martxarako izen eman nahi dut
Puntu hauetatik igaroko da XIV. Ibilaldi Neurtua
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.