
2006-01-09 | 14:04:25
EZBEHARRA
Berastegiar bat hil da Itziarren errepidean lanean ari zela
Auto batek harrapatu du N-634ean gaur goizean
55 urteko berastegiar bat, J.V.L.M., hil da gaur goizean Itziarreko gainan errepidean lanean ari zela auto batek harrapatuta. Ezbeharra 09:30ean gertatu da N-634 errepidean. Langilea garbiketa lanak egiten ari zela harrapatu du Bilboko matrikula duen Ford Fiesta batek. Anbulantzia bat gerturatu da bertara, baina ezin izan dute ezer egin, ordurako langilea hilda baitzegoen. Hildakoaren gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute. Bere aldetik, Ertzaintzak ikerketa ireki du ezbeharrean gertatutakoa argitzeko.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.