Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Berastegi
2008ko abuztuak 29, Ostirala

Azken ordukoak

2007-11-28 | 15:17:41

Berastegiko GI-2130 errepidean konpontze lanak

Berastegitik Elduako errepidera sartzeko bidegurutzean hobetze lanak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Berastegin GI-2130 errepidetik Elduarako errepiderako sarreran hobekuntza lanak egingo ditu, Diputatuen Kontseiluak bidegurutzea hobetzeko proiektua onartu baitu.

Ez du erantzunik

Basoetatik barna, XIV. Ibilaldi Neurtua egingo dute igandean

2006-05-09 | 16:32:25

Basoetatik barna, XIV. Ibilaldi Neurtua egingo dute igandean

Basurde elkarteak antolaturiko ibilaldiak 30 kilometroko luzera eta 1.350 metroko igoeraren desnibela izango du

Igande honetan, Basurde elkarteak antolatuta, Berastegiko Basoetatik 14. Ibilaldi Neurtua egingo dute. 07:00etan irtengo dira parte-hartzaileak Berastegiko plazatik eta 30 kilometroko bidea egin ondoren 8 ordu ingururen bueltan iritsiko dira berriro ere Berastegira.

4 erantzun

2006-01-09 | 14:04:25

Berastegiar bat hil da Itziarren errepidean lanean ari zela

Auto batek harrapatu du N-634ean gaur goizean

55 urteko berastegiar bat, J.V.L.M., hil da gaur goizean Itziarreko gainan errepidean lanean ari zela auto batek harrapatuta. Ezbeharra 09:30ean gertatu da N-634 errepidean. Langilea garbiketa lanak egiten ari zela harrapatu du Bilboko matrikula duen Ford Fiesta batek. Anbulantzia bat gerturatu da bertara, baina ezin izan dute ezer egin, ordurako langilea hilda baitzegoen. Hildakoaren gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute. Bere aldetik, Ertzaintzak ikerketa ireki du ezbeharrean gertatutakoa argitzeko.

Ez du erantzunik

Giro onean egin zen atzo Berastegiko 13.go Ibilaldi Neurtua

2005-05-09 | 15:36:04

Giro onean egin zen atzo Berastegiko 13.go Ibilaldi Neurtua

155 medizalek egin zuten 30 kilometroko ibilbidea

Giro onean egin zen atzo Basurde elkarteak antolatutako Berastegiko 13.go Ibilaldi Neurtua. Guztira 155 mendizalek amaitu zuten proba eta hori ziurtatzen duen diploma jaso zuten. 30 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, 8 orduko denboran. Bestalde, gazteentzako VI. Ibilaldia antolatu zuten Guraso Elkartekoek. Lau eta hamaika urte bitarteko 33 gaztetxok hartu zuten parte hiru orduko ibilaldia eginez. Amaieran diploma eta kamiseta jaso zituzten.

Ez du erantzunik

Jabeek animaliak eraman dituzte bedeinkatzera San Anton baselizara

2005-01-17 | 14:39:17

Jabeek animaliak eraman dituzte bedeinkatzera San Anton baselizara

Usadioari jarraituz, gaurko egunean animaliei bedeinkazioa ematen zaie

Berastegiko San Anton baselizara jabeek animaliak eraman dituzte meza ondoren bedeinkatzeko. Ohiturak dioenez, gaur, San Anton egunean, etxeko animaliak eramaten dira apaizak bere bedeinkapena eman eta horrela urte ona izan dezaten.

Ez du erantzunik

Arantzazu Azpiroz:«Badut Italian jokatuko den Munduko Txapelketan aritzeko itxaropena»

2004-05-04 | 17:09:55

Arantzazu Azpiroz:«Badut Italian jokatuko den Munduko Txapelketan aritzeko itxaropena»

Igandean Euskal Herriko txapeldun bilakatu zen, sasoi punturik onenean egon ez arren; zaila ikusten du Olinpiar Jokoetan aritzea, baina saiatuko da horretan

Joan den igandean elite mailako Euskal Herriko txapeldun geratu zen Arantzazu Azpiroz Bizkaia-Panda taldeko berastegiarra. Hala ere, ez omen da sasoi punturik onenean. 22 urte besterik ez dituen arren, gazte mailan Espainiako nahiz Euskal Herriko Txapelketa ugari irabazi ditu eta mundialetan aritutakoa da. Berarekin hitz egiten izan da Hitza eta biharko alean argitaratuko ditu Arantzazu Azpirozek esandakoak elkarrizketa batetan.

Ez du erantzunik

Partehartzearekin pozik agertu dira Berastegiko martxako antolatzaileak

2004-04-20 | 12:54:09

Partehartzearekin pozik agertu dira Berastegiko martxako antolatzaileak

Igandean izan zen Basurde elkarteak antolatutako XII. Ibiladi Neurtua

Urtero bezala, zortzi orduko mendi ibilaldia egin zen igandean Berastegiko Basurde elkarteak antolatuta; goizeko 7:00etan herriko plazatik abiatu eta, besteak beste, Aiztun auzoa, Ulizar, Plazaola, Gorosmendi eta San Lorentzo pasa ondoren, herriko plazan amaitu zen ibilaldia. Irten ziren gehienek amaitu zuten ibilaldia eta "15:00etarako guztiak iritsi ziren", azaldu dute antolatzaileek. Partehartzeari dagokionez, "gustura" agertu dira antolatzaileak; urtero bezala, 300 lagun inguruk eman zuten izena eta eguraldi txarra egiten zuela ikusita kopurua mantentzea pozgarritzat hartu dute antolatzaileek.

Ez du erantzunik

2004-04-16 | 13:07:39

Basurde elkarteak antolatutatako zortzi orduko XII. Ibilaldi Neurtua, bihar

Tolosako XIV. ordutako ibilaldia prestatzeko parada bikaina. Bihar egingo da Basurde elkartearen eskutik, Berastegiko Zortzi Orduko Ibilaldi Neurtua. Izen ematea bihar bertan izango da, 06:30etik 07:00etara plazan. Antolatzaileek garaiz joatea eskatu dute; ibilaldiaren hasiera ez atzeratzeko, eta bazkaltzeko ordurako denak plazan izateko. Bost euro balio du izen emateak. 300 bat lagun izaten dira ibilaldean, baina aurten Tolosako XIV. orduak direla eta, jende gehiago azaltzeko itxaropentsu dira antolatzaileak.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.