Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Berastegi
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-01-17 | 12:29:42

San Anton eguna ospatu dute

Animaliak bedeinkatu dituzte eta gero hamaiketakoa egin dute

Ez du erantzunik

2008-11-24 | 19:18:26

Elurra trafikoa oztopatzen ari da A-15ean Berastegi parean

Kontuz ibiltzeko gomendioa luzatu dute elurra dela-eta

Ez du erantzunik

2008-10-27 | 10:27:29

Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute A-15ean Berastegin, eta lagun bat zauritu da

07:15a aldera gertatu da autobidean

Errepide istripua gertatu da goizeko zazpiak eta laurden inguruan A-15 autobidean, Berastegi parean, eta, ondorioz, pertsona bat zauritu da. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, kamioiaren eta autoaren arteko kolpea zergatik gertatu den ez dakite. Talka horretan lagun bat zauritu da eta Tolosako Asuncion erietxera eraman dute. Bide bat itxi behar izan dute istripuaren ondorioz. Irekita dago jadanik.

Ez du erantzunik

2008-09-23 | 19:17:44

Kamioi batek bidea oztopatzen du A-15ean, Berastegi parean

Matxura izan du kamioiak tunel batean

Ez du erantzunik

2007-11-28 | 15:17:41

Berastegiko GI-2130 errepidean konpontze lanak

Berastegitik Elduako errepidera sartzeko bidegurutzean hobetze lanak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Berastegin GI-2130 errepidetik Elduarako errepiderako sarreran hobekuntza lanak egingo ditu, Diputatuen Kontseiluak bidegurutzea hobetzeko proiektua onartu baitu.

Ez du erantzunik

Basoetatik barna, XIV. Ibilaldi Neurtua egingo dute igandean

2006-05-09 | 16:32:25

Basoetatik barna, XIV. Ibilaldi Neurtua egingo dute igandean

Basurde elkarteak antolaturiko ibilaldiak 30 kilometroko luzera eta 1.350 metroko igoeraren desnibela izango du

Igande honetan, Basurde elkarteak antolatuta, Berastegiko Basoetatik 14. Ibilaldi Neurtua egingo dute. 07:00etan irtengo dira parte-hartzaileak Berastegiko plazatik eta 30 kilometroko bidea egin ondoren 8 ordu ingururen bueltan iritsiko dira berriro ere Berastegira.

4 erantzun

2006-01-09 | 14:04:25

Berastegiar bat hil da Itziarren errepidean lanean ari zela

Auto batek harrapatu du N-634ean gaur goizean

55 urteko berastegiar bat, J.V.L.M., hil da gaur goizean Itziarreko gainan errepidean lanean ari zela auto batek harrapatuta. Ezbeharra 09:30ean gertatu da N-634 errepidean. Langilea garbiketa lanak egiten ari zela harrapatu du Bilboko matrikula duen Ford Fiesta batek. Anbulantzia bat gerturatu da bertara, baina ezin izan dute ezer egin, ordurako langilea hilda baitzegoen. Hildakoaren gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute. Bere aldetik, Ertzaintzak ikerketa ireki du ezbeharrean gertatutakoa argitzeko.

Ez du erantzunik

Giro onean egin zen atzo Berastegiko 13.go Ibilaldi Neurtua

2005-05-09 | 15:36:04

Giro onean egin zen atzo Berastegiko 13.go Ibilaldi Neurtua

155 medizalek egin zuten 30 kilometroko ibilbidea

Giro onean egin zen atzo Basurde elkarteak antolatutako Berastegiko 13.go Ibilaldi Neurtua. Guztira 155 mendizalek amaitu zuten proba eta hori ziurtatzen duen diploma jaso zuten. 30 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, 8 orduko denboran. Bestalde, gazteentzako VI. Ibilaldia antolatu zuten Guraso Elkartekoek. Lau eta hamaika urte bitarteko 33 gaztetxok hartu zuten parte hiru orduko ibilaldia eginez. Amaieran diploma eta kamiseta jaso zituzten.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Kirola

Santamaņako IX. Igoera
ASTEASU, - 2009-06-26

Ikastaroak

Eskulan ikastaroak
TOLOSA, Zuentzart eskulan dendan - 2009-06-26

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.